EUSKAL HERRIKO UNDERGROUND ESZENAREN EGUTEGIA

Euskal Herriko underground eszenaren egutegia da Eskoria. Musika komertzialaren mundutik kanpo antolatzen diren talde, artista, gune edo norbanakoei egutegi bat eskaintzeko jaioa. Software libreko proiektu autogestionatu bat da hau, ez dugu ez datu pertsonalik gordetzen, ezta aztarnatzailerik erabiltzen ere. Edonork igo dezake kartel bat, beti ere baldintza hauen baitan:

  • Ez dira onartuko enpresek parte hartzen duten ekitaldiak.

  • Ez dira onartuko jarrera matxista, arrazista, transfobo, faxista, zapaltzaile eta esplotatzailerik.

Igotzen diren kartel guztiek administratzaileen onarpena behar dute, lehen aipatutako baldintzak bete ditzaten. Kartelak sarritan igotzeko asmoa dutenentzat kontu bat sortzea da gomendagarriena, onarpena saihestu eta kartelak zuzenean igotzeko.

Zure kolektibo, talde edo gustoko kartelak igo eta zabaldu Euskal Herriko txoko guztietaik!

Zuzeneko musikaz disfrutatu!

Eskoria.