Zaratazarautzek 18 urte!
Zaratazarautzek 18 urte!

Zaratazarautz arraio irratiko irratsaioak 18 urte betetzen ditu. Ataque Zero kolonbiarren bira aprobetxatuz urteurren kontzertu bat antolatu dugu. Ospatu beharra dago noski, beti ere punk eta zarata koordenadetan, ostegun xinple bati punta aterako diogu. Ataque Zerorekin batera Oñatiar batzuk egongo dira egurra banatzen, Larru Beltzak!

Plan bikaina! Etorri gurekin ospatzera 18 urte potolo hauek!!!!!